Bizi esperientzia zeure kasa edota jo gure gida batengana, harrituko baitzaitu. Ondoren, eskaintzen ditugun zerbitzu motak erakutsiko dizkizugu.
Galdeiguzu konpromisorik gabe eta aholkatuko zaitugu!
Bizikleta elektrikoen alokairua
Bizikleta elektrikoak ditugu, guztiak ere mantentze-egoera ezin hobean, zeure kasa edo taldean esperientzia goza dezazun. Familian bazatoz, baditugu halaber ume aulkitxoak, haur gurdiak eta bizikleta txikiak, guztiok ere abenturaz gozatzeko.
Alokairu guztietan barne dago: kaskoa, konponketa-kita eta istripu-asegurua. Zure gaitasunak jada ez dituzu muga!
Done Jakue Biderako bizikleten alokairua
Bizikleta elektrikoz egin nahi duzu Done Jakue Bidea? Done Jakue bidea oinez egiten ari zara, baina nahiago duzu bizikletan etapa batzuk egitea?
Mendi E-Biketik gure bizikletak alokatzeko aukera eskaintzen dizugu, behar dituzun Done Jakue Bideko etapetarako. Baionatik, Somportetik edo Donibane Garazitik doazen etapetan eman ahal dizkizugu bizikletak, eta Santiagon jaso.
Aukera dugu parrillak jartzeko, zuen motxilak eraman ditzazuen, edo, nahiago baduzue, guk eraman ditzakegu maletak leku batetik bestera.
Beste premiaren bat baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan, eta pozik lagunduko dizugu. Gozatu Done Jakue bideaz!
Ibilbide gidatuak eta interpretatuak
Eskualdeko bitxikeria guztiak eta txokorik ederrenak ezagutu nahi badituzu, hauxe duzu zure zerbitzua.
Bizikleta elektrikoen alokairua eskaintzen dizugu, ibilbide gidatu batekin batera. Gure gidetako batek lagun eginen dizue eta, horrez gain, ibilbideari eta inguruneari buruzko bitxikeria bakoitza azalduko dizue. Astebete lehenago erreserbatzen baduzu, zure behar eta nahietara egokitzen den ibilbide ezin hobea diseinatuko dugu. Ezin hobea ikusmina dutenentzat!
Zu non, bizikletak han
Bizikletak zuk esandako tokira eramanen dizkizugu, alokatutako material guztiarekin batera. Esperientzia ahalik eta gehien erraztu nahi dizugu; beraz, esaguzu non duzun ostatua eta hara eramanen dizkizugu.
Orain ez duzu aitzakiarik, gozatu naturaz!
ARGI DAUKAT! Jar zaitez harremanetan gurekin, esaguzu zer modelo nahi dituzun eta noizko, eta guk zure erreserba kudeatuko dugu.
Ibilbideak bizikletaz
Estellerrian kokatuak gaude, naturaz inguratutako lekua da eta ibilbide ugari daude bizikletaz egiteko.
Ondotik, ibilbide horietako batzuk utziko dizkizugu!
