Zilegitasunaren, leialtasunaren eta gardentasunaren printzipioei jarraituz, zure eskura jartzen dugu Pribatutasun Politika hau.

Nor da zure datuen tratamenduaren arduraduna?

Izena: Maria Nives Izcue Romo
IFK/NAN: 18202765J
HELBIDEA: San Pedro kalea 38, Lezaun, 31177, Nafarroa
E-maila eta telefonoa: contacto@mendiebike.com | 617 60 71 01

Zein da zure datu pertsonalen tratamenduaren xedea? Mendiebike.com-en honako xede hauekin tratatzen dugu interesdunek ematen diguten informazioa: eskatzen diguten informazioaren bidalpena kudeatzeko, interesdunei beren intereseko produktu eta zerbitzuen eskaintzak errazteko, gure produktuak eta zerbitzuak haien interesekin bat eskaini ahal izateko, eta haien erabiltzaile-esperientzia hobetzeko. Xede horiek betetze aldera, profil komertzial bat prestatuko dugu, emandako informazio oinarri. Ez dira erabaki automatizatuak hartuko, datu-basearen profiletan oinarrituta. Halaber, gure marka pertsonalarendako egokitzat jotzen ditugun denetariko cookieak erabiliko ditugu.

Noiz arte gordeko ditugu zure datuak? mendiebike.com webean emandako datu pertsonalak hamar urtez gordeko ditugu, zure interesa azken aldiz baieztatzen duzunetik aurrera. Era berean, merkataritza-harremana mantentzen den bitartean gordeko dira. Datuak desagerraraziko dira, interesdunak datuak ezabatzeko edo bertatik eramateko eskatzen duenean.

Legitimazioa: mendiebike.com webguneko harremanetarako formularioa betetzea da zure datuak tratatzeko legezko oinarria. Produktuen eta zerbitzuen eskaintzak eskatzen zaizun baimena du oinarri, eta baimen hori kentzeak ez du inola ere baldintzatuko zerbitzuak gauzatzea edo eman gabe dauden produktuen entrega.

Zure datuak zein hartzaileri jakinaraziko zaizkion: Web honen bidez jasotako datuak enpresa-taldeko beste enpresa batzuei jakinaraziko zaizkie, administrazio-xedeetarako eta bezeroen edo enplegatuen datu pertsonalen tratamendurako barne. Maria Nieves Izcue Romok, bai eta datuak jakinarazten zaizkion pertsonak ere, arau korporatibo lotesleak izanen ditu eskura, Datuak Babesteko Europako Batzordeak onartuak. Maria Nieves Izcue Romok «hodeiko konputazio» eredu baten arabera kontratatu du bere azpiegitura birtuala, Webempresa bidez eta EU-US PrivacyShield akordioaren babesean.

Zer eskubide dituzu zure datuak ematen dizkiguzunean? Edonork du eskubidea Maria Nieves Izcue Romo berari dagozkion datu pertsonalak tratatzen ari den ala ez jakiteko. Interesdunek eskubidea dute beren datu pertsonalak eskuratzeko, datu okerren zuzenketa eskatzeko edo, hala badagokio, datuen ezabaketa eskatzeko; besteak beste, datuak jada ez direnean beharrezkoak bildu ziren helburuetarako. Egoera jakin batzuetan, interesdunek beren datuen tratamendua mugatzeko eskatzen ahalko dute; kasu horretan, erreklamazioak egiteko edo defendatzeko baizik ez ditugu gordeko. Egoera jakin batzuetan eta beren egoera partikularrarekin zerikusia duten arrazoiengatik, interesdunek beren datuen tratamenduaren aurka egiten ahalko dute. Maria Nieves Izcue Romok datuak tratatzeari utziko dio, dela premiazko arrazoi legitimoengatik, dela izan daitezkeen erreklamazioak egiteko edo defendatzeko.

Nola lortu ditugu zure datuak Mendiebike.com webgunean tratatzen ditugun datu pertsonalak datoz bai gure enpresaren webgunetik bertatik, bai posta elektronikotik, bai berehalako mezularitzatik, bai posta arruntetik. Tratatzen ditugun datuen kategoriak honako hauek dira: Identifikazio-datuak, identifikazio-kodeak edo -gakoak, posta-helbideak edo helbide elektronikoak, informazio komertziala. Era berean, jakinarazten dugu ez ohi dugula babes bereziko daturik eskuratzen. Gure enpresara bereziki babestutako datuak iristen badira, indarrean den araudiaren arabera babestuko ditugu.

eu