Bizikleta elektrikoen alokairua eta ibilbide gidatuak Estellerrian

Gozatu nahi al duzu aisia-jarduera osasungarri bat zure familiarekin batera edo pasatu denbora-tarte on bat zure koadrilarekin edota ezagutu gure eskualdean ditugun paisaien dibertsitatea?

Orduan, balia itzazu bizikleta elektrikoak eskaintzen dizkizun erraztasunak eta dibertitu zaitez ingurumena babesten duen jarduera osasungarri bat eginez.

Bizikleta elektrikoen alokairua eta ibilbide gidatuak

Bizi esperientzia zeure kasa edota jo gure gida batengana, harrituko baitzaitu.

Bizikleta elektrikoen alokairua

Ibilaldi bat egin nahi duzu baina ez zara fidatzen zure gaitasunez? Ez kezkatu, hori orain ez baita arazo! Gure bizikleta elektrikoekin, edonork goza dezake jarduera hau.

Zure erritmoan eta presarik gabe!

Rutas guiadas en Tierra Estella

Bizikleta elektrikoak gidarekin alokatzea

Interesa al duzu gure historia ezagutzeko eta gure ingurune ederrak eskaintzen dizkigun berezitasun guztiak jakiteko? Orduan, gure ibilbide gidatuetako bat behar duzu!

Ezin hobea ikusmina dutenentzat!

Ibilbideak bizikletaz

Gure ibilbideak egoera onean dauden bide eta bidexketan barna doaz eta Estellerriko herri xamardun, naturgune babestu eta monumentu adierazgarrietaraino eramanen zaituzte.

Ibilbidearen hasiera ez bada zure beharretara egokitzen, beste ibilbide bat jarriko dizugu eskura, zure ostatutik abiatuko dena.

EZ DUDARIK EGIN! Ingurunea ezagutzeko aukera ematen dizun jarduera osasungarri batez gozatu nahi baduzu, hauxe duzu aukera.

Urbasa eta Andia mendia... Ezagutu inguruan dugun ingurune hain zoragarria!

Estellerriaren iparraldean -Irantzuko Lurretan, zehazki- dibertsitate zein edertasun handiko ingurunea eskura izateko zorte handia dugu. Aukera sorta handia duzu: Urbasa eta Andia mendiko pagadietan barna ibilbideak egitea, artadi handiak zeharkatzen dituzten bidexkak ezagutzea, Allozko urtegian inguruz inguru ibiltzea Ubaguako iturburuaren ondoan, edo mahastietan eta zereal alorretan zehar ibilaldiak egitea.

Rutas en bicicleta en Sierra de Urbasa y Andia

Artikulu interesgarriak

Gure blogean, abentura hau egiteko lagungarria izaten ahal zaizun guztiaren berri emanen dizugu, esperientzia paregabea izan dadin.

Gure bazterrek liluratuko zaituzte; beraz, gozatu bestelako turismo aktiboa!

Ezagutu Estellerria bizikleta elektrikoan! 

Bete formulario hau edo deitu 622 29 73 22 zenbakira erreserba egiteko; bestela, hobekien egokitzen zaizun zerbitzua eta Ibilbidea aukeratzen lagunduko dizugu.

Logo principal_2
eu