Errentariak bere erantzukizunpean adierazi eta onartzen du:

1.- Alokatzeko materiala eta osagarriak Mendi E-Bike enpresarenak dira, eta erabilera- eta kontserbazio-egoera ezin hobean eman zaizkit, eta egoera berean itzultzeko erantzukizuna hartu dut neure gain.

2.- Kontratu honen titularra material eta osagarri alokatuen gordailuzain eta jagole izanen da, eta izaera horrek dakartzan erantzukizun zibil eta penal guztiak hartu ditu bere gain, materiala itzuli arte.

3.- Alokairu-aldian galduz edo lapurtuz gero, bezeroak bere gain hartuko du materialak merkatuan duen balioa ordaintzeko erantzukizuna.

4.- Alokatu aurretik, 100 €-ko fidantza ordaindu beharko da bizikleta bakoitzeko, eta bizikletari edo alokatutako ekipamenduari eragin dakizkiokeen kalteei aurre egiteko balioko du; eta errentamenduak irauten duen bitartean, fidantza gisa balioko du. Ordaindu zen modu berean itzuliko da fidantza, dena alokairua amaitu ondoren, betiere alokatutako material guztia entregatu zen baldintza berberetan itzultzen bada.

5.- Alokatutako materiala eta osagarriak aurrez ezarritako lekuan itzuliko dira. Kontratatutako ordutegia betetzen ez bada, errentariak ordainduko du alokatutako material bakoitzerako finkatu den tarifa orduko, 15 minutuko atzerapen bakoitzeko, zati proportzionalean; betiere lehen 15 minutuko atzerapena ez da kontuan hartuko, inolako kostu gehigarririk gabe.

6.- Erabilera-arauak: bizikletak uneoro begi bistan izatea geldialdietan (haien gainean ez gauden bitartean). Erabiltzen ez direnean (gauez, eta abar), barrualdean gorde behar dira, leku giltzapetuan (etxea, hotela, apartamentua...).

7.- Errentariak badaki zer arrisku fisiko datxezkion material alokatua erabiltzeari, eta enpresa errentatzailea erantzukizunetik salbuesten du. Halaber, adierazten du egoera fisiko onean dagoela bizikletaz ibiltzeko edo alokatzen den edozein produktu erabiltzeko.

8- Derrigorrezkoa da kaskoa erabiltzea materiala alokatua dagoen bitartean, bai eta txango gidatuetan ere.

9- Edozein gorabehera berehala jakinaraziko da: matxura, material akasduna eta/edo erabiltzaileen istripuak.

10.- Enpresa errentatzaileak ez du bere gain hartuko material eta/edo osagarri alokatuak erabiltzean errentariak izandako istripuen gaineko erantzukizunik, ez eta erabilera horren ondorioz izan ditzakeen kalte fisiko, mental edo materialen gainekorik ere, hots, errentariari zein hirugarrenei egotzi ahal zaizkienak.

11- Errentariak ezin izanen du inolako erreklamaziorik egin errentatzailearen, haren langileen edo haren aseguru-konpainien aurka, alokatutako eta/edo erositako materialaren erabileraren ondorioz izan ditzakeen kalte fisiko eta mentalen ondorioz.

12.-. Erreserbak alokairu-kostuaren % 100 ordainduz egingo dira. 5 egun lehenago ezeztatuz gero, erreserbatutakoaren % 100 itzuliko da; 3 egun lehenago, % 50 eta, egunbete lehenago, % 10. Egun berean ezeztatzen bada, ez da zenbatekorik itzuliko, salbu eta ezeztapena ezinbestearen ondorioa bada.

13.- Kontratatutako denbora gainditzen den ordu bakoitzeko, 18 €-ko gehigarria kobratuko da, fidantzatik deskontatuta.

eu