Ibilbide gidatua mahasti eta upeltegietan barna

Ibili Deierrin barna eta gozatu bertako ezaugarririk garrantzitsuenetako bat, ardoaren mundua, alegia. Ibilbide gidatuaren bidez, hainbat mahats barietateren mahasti handietan zehar ibili eta ibar inguruan dauden 3 upeltegi eder ezagutuko dituzu. Gainera, Urbasa eta Andia mendiari buruzko ikuspegi zoragarria gozatuko duzu. Horrez gain, ardo munduan are gehiago barneratu nahi baduzu, upeltegietako bat bisitatu eta bertako ardoetako batzuk dastatzeko parada izanen duzu.

50€ taldeko

EZ DUDARIK EGIN! Ingurunea ezagutzeko aukera ematen dizun jarduera osasungarri batez gozatu nahi baduzu, hauxe duzu aukera.  :)

eu