Bisitatu gure inguruko arkeologia-aztarnak. Erromatar galtzada bat ezagutuko duzu, bai eta haren erromatar biaduktua ere, antzinako herri hustu baten hondakinak ere bai. Halaber, naturako gauza miresgarriak gozatuko dituzu, hala nola Ubagua errekaren iturburua eta bertako ur gardenak, eta Arrastizulo kobazuloa, barnera sartzeko modukoa. Eta, animatzen bazara, Basabere baserri eskola bisitatzeko aukera izanen duzu.