Planik onenak Lizarran egiteko

Oporretan Estellerrira etortzeko asmoa baduzu gure turismo zoragarriarekin gozatzeko, denbora-tarte ahaztezina pasatzen lagunduko dizugu, ingurunea erakutsiz eta inguruan dugun natura gozatuz. Begiratu mendi E-biken ematen ditugun zerbitzuak eta aukeratu ingurumenarekin bat datorren aisia-jarduera osasungarri bat, gure geografiako zoko-moko guztiak ezagutzeko. 

Zer egin Lizarran eta inguruetan?

Lizarran eta inguruetan, era askotako ekosistemez gozatzeko zortea dugu, guztiak ezagutu beharrekoak. Besteak beste, Urbasa, Andia eta Lokiz mendietako pagadi izugarriak, Urederra eta Ubagua ibai zoragarrietako ur gardenak, Allozko urtegiaren inguruak eta bertako ibar koloretsua, ahaztu gabe zereal, fruta-arbola eta mahastietan diren azalera izugarriak. Dibertsitate hori guztia ezagutzeko, ba al da bizikleta elektrikoa baino modu hobeagorik? Gure ibilbide aukeratuetako bat proposatzen dizugu inguruan diren altxor guztiak sakonago ezagutzeko.

Estellerria bizikleta elektrikoan

Hamaika bidexkak eta bidek zeharkatua dago Estellerriko geografia osoa ibarrak eta herriak elkarri lotzeko. Gehien-gehienak seinalizatuak eta balizatuak daude; beraz, aukera paregabea da gure bizikleta elektrikoak gozatzeko. Ez galdu estellerria ezagutzeko aukera, seinaleztaturik duzun kilometro sorta izugarrian barna ibiliz, eta erreserbatu gure bizikletetako bat.

Ibilbide gidatuak

Agian, zeure buruari ari zara galdezka: zer egin dezaket nik Lizarran eta inguruetan? Ez kezkatu, jomugarik onena aukeratu duzu, Lizarran hamaika plan daudelako. Aukera aunitz dituzu eskura gure tokiko gastronomiaz gozatzeko: upeltegiak, sagardotegiak, jatetxeak... Era berean, herri txikiagoetan barneratzeko parada duzu, gaztandegiak, ganadutegiak, eztitegiak edota baserri eskola bat bisitatzeko. Baina gure inguruko kultura ezagutzea nahiago baduzu, badituzu monasterioak, museoak eta monumentuak. Eta bestela, ezin baduzu haietako bat aukeratu eta guztiez gozatu nahi baduzu, guk lagunduko dizugu: kontaktatu gurekin!

Jadanik erabaki baduzu, zatoz Estellerrira eta atera probetxua eskualdeak eskaintzen dizkizun plan guztiei. Kontratatu gure zerbitzuetako batzuk, inguratzen gaituzten bazterrez gozatzeko. Gogoratu: gure ibilbide gidatuetako baten bitartez, profesional baten eskutik ezagutuko dituzu gure inguruko ezkutaleku garrantzitsu guztiak. Zure behar, gustu eta eskarietara egokitzen gara denbora-tarte zoragarria pasa dezazun.

¡No lo dudes más, llámanos y disfruta de tus vacaciones!

Gure bazterrek liluratuko zaituzte; beraz, gozatu bestelako turismo aktiboa!

Ezagutu Estellerria bizikleta elektrikoan! 

Bete formulario hau edo deitu 692 412 306 zenbakira erreserba egiteko; bestela, hobekien egokitzen zaizun zerbitzua eta ibilbidea aukeratzen lagunduko dizugu.

Logo principal_2
eu