Itzuli polit eta xumea Deierriko eta Gealazko Haranak ezagutzeko, bertako xarma ugariz gozatuz. Alloz urtegia inguratuz, bertako herri txiki eta bakan asko ezagutuko dituzu, eta inguruko kulturaren zati bat, ermitak, elizak eta jauretxeak bere armarri bereziekin ikusteko aukera izango duzu. Halaber, Ubagua ibaiaren iturburua ezagutzeko aukera izango duzu, Alloz urtegira isurtzen dituzten ur kristalinekin.
Bizikleta elektrikoan egiteko ibilbide erraza eta erosoa da.